XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriaren zerbûtxûko
Egin dûzû aipen franko,
Ez dûgû ahatzerenko
Herriaren zerbûtxûko.

Eskentû dûzû bizia,
Gure, zafratû hiltzia
Emazte haurrak ûtzia
Eskentû dûzû bizia.

Herrian zû phaûsatûren;
Garra dûzû etxekiren
Gûtan ere azkartûren;
Herrian zû phausatûren.

Aiñgûriek eraman.

7 gerren jelkhaldia: Jelkhi Xûbûrû aitzindaria Aitabero, eta herritarrak.

Aitabero
Haitxandi aitzindaria
herria'ntako zenthûrik,
Dûgû baratze berhezian
uhurekin ehortzirik.

Hobia diogû harriz
ûngûatûrik han ûtzi,
Izateko iragailen,
orhitzapena'n ûthûrri.